Jon Ander Albisuk irabaziz ekin dio bi-bitakoari
Laso lagun duela, 22-14 gailendu zaizkie Artolari eta Imazi. B Seriean, Senar irabazle atera zen Beasainen eta Zubizarreta III.ak galdu egin zuen Agoitzen.
Unai Laso, pilota jotzen, atzean Jon Ander Albisu duela, atzo, Tolosako Beotibarren. Baiko Joan den ostiralean abiatu zen Beasainen A eta B serieetako binakako pilota txapelketa. Hiru ataundar ari dira lehian, Jon Ander Albisu A seriean eta Beñat Senar eta Iraitz Zubizarreta B seriean.
Albisuk atzo arratsaldean jokatu zuen Tolosako Beotibarren txapelketako lehen partida Unai Laso aurrean zuela, eta lehen puntua lortu dute Artolari eta Imazi 22-14 irabazita. Sendo aritu ziren, eta txapelketan puntan ibiltzeko bikotea direla erakutsi zuten.
Senar izan zen estreinatzen lehena, Beasaingo Antzizarren. Ugartemendia atzelaria lagun, 22-14 irabazi zieten Peña II.a eta Salaberri II.ari. Igandean, Agoitzen jokatu zuen Zubizarreta II.ak Arangurenekin, eta 18-22 galdu zuten Amiano-Eskiroz bikoaren kontra.

2026ko A Serieko Binakako Txapelketako pilotariak, aurkezpenean.Baiko

2026ko B Serieko Binakako Txapelketako pilotariak, aurkezpenean.Baiko













