Minutu gutxian agortu dira Aralarko ibilaldi magikorako sarrerak
Bi txandetarako salmenta 10:00etan hasi da, eta hamar minutu eskasean saldu dira sarrera denak.
Aralarko ibilaldi magikoa, 2022ko abenduan.Jentilbaratza Beste urte batez Jentilbaratza elkarteak antolatzen duen Aralarko Ibilaldi Magikoak herritarren harrera bikaina jaso du. Gaur goizean, 10:00etan, jarri dituzte salgai abenduaren 21ean egingo duten ibilaldiaren bi txandetarako sarrerak, eta minutu gutxiren buruan agortu dira.













