San Prudentzio jaiak antolatzeko bilera irekia antolatu du udalak
Bileran jardueren inguruan hitz egingo dute eta festetarako proposamenak jasoko dituzte.
Lazkaoko San Prudentzio jaietako agintarien soka-dantza, aurtengo apirilean. Izaro Villarreal Lazkaoko Udalak San Prudentzioak jaiak antolatzeko bilera irekia deitu du. Bihar izango da, 18:00etan, udaletxean.
Bilera horretan jarduerei buruz hitz egin eta eztabaidatuko dute, eta festetarako proposamenak ere jasoko dituzte.
Udalak nabarmendu du herritarren parte-hartzea garrantzitsua dela “lazkaotar guztiak ordezkatuko dituen jai egitaraua antolatzeko”.













