Udazken festa, ZerainLaben bilera eta bazkaria
Herri eskolakoek egingo dute Udazken festa bihar. ZerainLabek elkartearen 10. urteurrenari errepasoa egingo dio igandeko bileran. Euskararen egunaren harira izango da bazkaria, Mandion.
Zeraingo San Blas ermita, artxiboko irudian. Hitza Hainbat ekintza antolatu dituzte datozen egunetarako Zerainen. Gaur, Zeraingo herri eskolak udazken festa antolatu du 15:30ean San Blas ermitan. Igandean, berriz, ZerainLab elkarteak bilera deitu du 12:00etan kultur etxean, 10 urteetako ibilbidearen errepasoa egiteko. Egun berean Euskararen eguneko bazkaria izango da Mandion 14:00etan, Eneko Igartzabal eta Eneko Araiztegi bertsolariekin.













