AHTak Aralarren eragin ditzakeen kalteez hitz egingo du Mugerzak
Hitzaldia ostiralean izango da, 18:00etan Ataungo udaletxean.
Inma Mugerza hidrogeologoa, artxiboko irudi batean. Hitza Stop Zundaketak-AHTrik ez lelopean mendi martxa egin zuten igande goizean Idiazabalgo plazatik irtenda. Inma Mugerza hidrogeologoak AHTaren lanek Aralarko karstean eragin ditzakeen kalteen inguruan hitz egin zuen igandean, besteren artean. Bada, bertan esandakoak borobildu eta xehetasun handiagoz azaltzeko hitzaldia eskainiko du gai beraren inguruan ostiral honetan Ataungo udaletxean, 18:00etatik aurrera. Hitzaldia hasiera batean gaurko aurreikusita bazegoen ere, ostiralera atzeratu dute azkenean.













