Bernedoeneako aparkalekuan asfaltatze lanak egingo dira bihar
Bihar egun osoan zehar trafikoan eragina izango dute lanek.
Bernedo Enea aparkalekua. Beasaingo Udalak jakinarazi du, Bernedoeneako aparkalekuko zati batean asfaltatze lanak egingo dituztela bihar, azaroak 27, eta egun osoko iraupena izango dutela. Lan horiek direla eta, aparkalekuko sarrera eta irteeretan aldaketak aurreikusten direla eta trafikoa bertan lanean ari diren langileek erregulatuko dutela uneoro.
Gauzak horrela, N-1 errepidetik aparkalekura doan sarrera itxita egongo da, eta aparkaleku barruko trafikoa, berriz, lanen egoeraren eta beharren arabera antolatuko da.













