CAFeko tituludunen aldeko akordioa lortu dute
Bosturtekoak ordainduko dizkie enpresak tituludunei.
CAFen lantegia Beasainen.Ariane Vierbücher ELAk CAFen duen atal sindikalak iragarri duenez, tituludunen kolektiboak onartu egin du zuzendaritzak bosturtekoen ordainketari buruz aurkeztutako azken proposamena. Orain arte, langile talde horrek ez zituen jasotzen legeak aitortzen zizkien bosturtekoak.
Sindikatuak gogorarazi du epaiek arrazoia eman dietela enpresa batzordeak aurkeztutako erreklamazioei, eta erabaki judizial horiek “erabakigarriak” izan direla enpresak proposamena mahai gainean jartzeko orduan. ELAren arabera, auzitegiek argi utzi dute kolektibo horrek bosturtekoak jasotzeko eskubidea duela.
ELAk “positibotzat” jo du lortutako akordioa, eta adierazi du jarraipena egingo duela neurriaren aplikazioa behar bezala betetzen dela ziurtatzeko.













