Emakume intersexualak hizpide, Mer Gomezekin
Mer Gomez idazlea eta intersex aktibista.Hitza Azaroaren 25eko oihartzunak segida izango du datozen egunetan Idiazabalen. Aizan Idiazabalgo talde feministak antolatuta Emakume intersexen aurkako indarkeriak izenburupean hitzaldia eskainiko du bihar, osteguna, 18:00etan udaletxeko areto nagusian Mer Gomez (Salamanca, Espainia, 1991) adituak. Hitzaldia gazteleraz izango da.
Gomez idazlea da eta intersex aktibista. Besteak beste Hienen matxinada (La rebelión de las hienas) liburua idatzi du. Pertsona intersexualen gorputzetan oinarritutako kontakizunak biltzen ditu bertan. Beste bi antzezlan ere idatzi ditu, baita intersexualitatea ikusarazteko ikus-entzunezko bat ere.













