‘Gurutze Berri 1965-2025’ hitzaldi solasaldia gaur, Idiazabalen
Auzoari buruzko erakusketa ikusgai dago pasa den ostiraletik udaletxeko areto nagusian.
Gurutze Berri auzoaren erakusketaren inaugurazio ekitaldia pasa den ostiralean, Idiazabalen. Idiazabalgo Udala Gurutze Berri auzoak 60 urte bete ditu aurten. Urteurrena baliatuz, auzoaren historia eta memoria gordetzeko helburuz erakusketa antolatu du Idiazabalgo Udalak hainbat auzotarrekin elkarlanean. Erakusketa ikusgai dago pasa den ostiraletik udaletxeko areto nagusian.
Erakusketaren osagarri, gaur, Gurutze Berri 1965-2025 hitzaldi solasaldia izango da, 19:00etan Guraso elkarteko aretoan, auzotarren ekarpenak jasotzeko helburuarekin. Ikus jarraian, Gurutze Berri auzoaren erakusketaren inguruko argazki bilduma.
Argazkiak: IDIAZABALGO UDALA

























