Hika jatetxeak Izar Berdea lortu du Roberto Ruizen gidaritzapean
Roberto Ruiz beasaindarraren Hika jatetxeari jasangarritasunaren eredu izatea aitortu dio Michelin Gidak.
Roberto Ruiz sukaldaria Beasaingo azokan.Mikel Albisu Hika jatetxeak Michelin Gidak ematen duen Izar Berdea jaso du, gastronomian jasangarritasunaren alde egiten duen lanagatik. Amasa-Billabonan kokatuta, proiektua Roberto Ruiz sukaldari beasaindarrak gidatzen du, eta ekoizpen arduratsua, bertako produktuak eta inguruko nekazariekin elkarlana ditu bereizgarri.
Sariak jasangarritasuna sustatzen duten jatetxeak nabarmentzen ditu, tokiko eta garaian garaiko produktuen erabilera, baliabideen kudeaketa arduratsua, hondakinen murrizketa eta hornidura-kate etikoak kontuan hartzen dituen irizpide zorrotzen bidez. Michelin Gidaren arabera, Hika bezalako espazioek “etorkizuneko gastronomia jasangarria” ordezkatzen dute.
Ruizek urteak daramatza filosofia horren aldeko apustua egiten. Jatetxeak ortu propioa du eta eskualdeko ekoizleekin elkarlanean ari da, tokiko produktua eta lehen sektorea indartuz. “Bertakoarekiko konpromisoa da gure proiektuaren ardatza”, nabarmendu izan du sukaldariak hainbatetan.
Aitortzarekin, Hika jasangarritasunaren erreferenteen artean kokatu da, eta aldi berean, euskal gastronomiaren balioak —lurraldearekiko lotura, kalitatezko produktua eta ingurumenarekiko errespetua— agerian uzten ditu.













