Indarkeria matxista salatzeko Ordizian iluntzean egindako mobilizazioaren bideoa
Manifestazioa egin dute herriguneko kaleetan, eta ondoren ekitaldia Plaza Nagusian.
Emakumeenganako indarkeriari ez! lelopean goizean egindako giza katearen ondoren, atzo arratsaldean Garrasikada egin zuten Ordiziako herri aliantza taldearen ekimenez, modu kolektiboan indarkeria matxista orori «planto!» esateko. Herrigunean egindako manifestazioarekin eta Plaza Nagusiko ekitaldi bateratuarekin amaitu zuten eguna.













