Irune Diego idiazabaldarra Gimnastika erritmikoko Espainiako txapeldun
Tolosa CF taldearekin batera lortu du garaipena, asteburuan Castellon (Valentzia, Espainia) jokatu den txapelketan.
Tolosa CF taldeko kideak —tartean, Irune Diego idiazabaldarra—, asteburuan Castellon.Tolosa CF Irune Diego idiazabaldarrak Gimnastika erritmikoko Espainiako txapelketa irabazi du asteburuan, Tolosa CF taldearekin batera. Garaipena haurren mailan eskuratu dute Henard Penilla, Maddi asenjo, Intza Aldasoro, Aiuri Sodupe eta Diegok berak osatutako taldeak. Garaipena are garrantzitsuago suertatu da taldearentzat, Espainia mailako txapelketa batean egin duten lehendabiziko parte hartzea izan baita Castellokoa.
“Castellon egindako ariketa bikainak urte sasoi ikusgarri bati urrezko azken ukitua eman dio. Benetako erronka izan da guztientzat maila honetan estreinatzea eta ederki gainditu dute”, idatzi dute sare sozialetan taldeko arduradunek.













