Larunbatean jokatuko da Zaldibiako 47. Mus Txapelketa Azkarra
Gaztelu elkarteak eta Zubi-Buru elkarteak antolatu dute. 25 euro da izen-ematea.
Aritz Iruin eta Xiker Etxeberria, Zaldibiako 46. Mus Txapelketaren irabazleak, Joxi eta Joxe Migel Urdangarin anaiekin –txapeldunordeak–.Hitza Iaz abiatutako elkarlanari jarraipena emanez, larunbatean jokatuko da Zaldibiako 47. Mus Txapelketa Azkarra. Urte askoan Zubi-Buru elkartea izan da Goierriko mus txapelketa zaharrenetariko baten antolatzaile, eta sari potoloen formatua baztertuta, xumeago aritu da urte batzuetan, harik eta iaz Gaztelu elkarteak eta biek elkarrekin aritzea erabaki zuten arte.
Izen-ematea Gaztelu elkartean izango da 16:00etan –25 euro bikoteko–, eta zozketaren ondoren, 16:30ean hasiko dira jokoan muslariak. Lehen kanporaketak bi elkarteetan jokatuko dira, eta azken fasea Gaztelun.
Sariak lehen zortzientzat
Lehen zortzi bikoteek jasoko dituzte sariak; diru-sari potolorik, otorduak baizik. Herriko partaide zaharrenak eta gorenen sailkatzen den emakumeak ere izango dute saririk. Xehetasun gehiago, kartelean.














