Antxiñe Mendizabalek 'Katona' eleberria aurkeztu du Urretxun
Antxiñe Mendizabal idazle zumarragarrak bere bigarren eleberria aurkeztu du gaur Urretxuko liburutegian. Ekitaldian bi herrietako irakurle askok parte hartu dute. Katona nobela “onirikoa, fantastikoa eta magikoa” da.













