2026ko udal aurrekontua eztabaidagai Lazkaon
Hamar puntuko gai zerrenda izango du esku artean Udalbatzak.
Lazkaoko Udalbatzaren batzarra, ostegun iluntzean, aurrekontuak bozkatzeko unean.
Aimar Maiz Lazkaoko Udalak Ohiko Osoko Bilkura egingo du ostegunean, azaroak 27, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxeko Osoko Bilkura Aretoan. Saioa herritar guztientzat irekita egongo da.
Osoko Bilkurarako aurreikusitako Gai Zerrenda honako hau da:
- 1. Alkatearen Ebazpenen berri ematea.
- 2. 2026ko udal aurrekontua.
- 3. Plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda.
- 4. 2024-2027 Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren aldaketa.
- 5. Kiroldegia handitzeko 5.1 faseko obraren 33. obra-egiaztagiria (likidazioa).
- 6. Osakidetzaren eskaera: Euskadi Enparantza 3an eraikiko den osasun-zentro berriko obrak interes bereziko obratzat jotzea eta %95eko hobaria aplikatzea Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergan (EIOZ).
- 7. Ataungo Udalarekin hitzarmena, Urbaundira doan bidea konpontzeko.
- 8. Bake Epailearen izendapena.
- 9. EAJ-PNV eta EH Bilduren adierazpena, Euskararen Nazioarteko Egunaren harira.
- 10. Galderak eta erreguak.













