Buru osasunaz eta kirolaz hitzaldia, bihar
Atletismoaren munduan erreferente diren Ramon Cid eta Irati Mitxelena izango dira hizlariak. Lemniskataren 'Azaroa Zientziaroa' zikloko azken hitzaldia izango da.
Irati Mitxelena atleta.Hitza Ostiralean egingo dute Azaroa Zientziaroa egitasmoaren azken hitzaldia, Igartzako jauregian. Goi mailako kirolean buru osasunak duen eraginari buruz arituko dira Ramon Cid eta Irati Mitxelena, atletismoaren munduan erreferente direnak. Saioa 19:00etan izango da.
Ramon Cid Pardo jauzi hirukoitzeko atleta ohia da, hamahiru aldiz Espainiako txapeldun izandakoa, eta Montreal 76 eta Moscu 80ko Joko Olinpikoetan parte hartu zuen. Atlestimoa utzi ondoren, Espainiako Atletismo Federazioko zuzendari teknikoa izan zen 2013 eta 2018 urteen artean, eta entrenatzaile lanetan dihardu azken urteetan.
Bere ikasleetako bat da Irati Mitxelena, nazioartean lehiatzen den goi mailako luzera jauzilaria. Mitxelenak 6,7 metroko marka du eta Europako zein Munduko Txapelketetan parte hartu du, baita Tokio 2025 munduko txapelketan ere. Kirol ibilbidearekin batera, neurozientzian graduatua da, eta gaur egun biomedikuntzako doktoretza egiten ari da.
Hitzaldiak goi mailako kirolean buru osasunak duen garrantzia jarriko du erdigunean, ikuspegi zientifikotik, elkarrizketa formatuan.













