Eskalada eguna antolatu du larunbaterako Oamendik
Zeraingo Oamendi kirol klubak Berriobeitiko (Nafarroa) Rocopolis rokodromora irteera antolatu du larunbat honetarako. Goizean eskalada saioak egingo dituzte eta arratsaldean boulderrean arituko dira. Bazkaria Rocopolisen bertan egingo dute.
Erreserbak egiteko 658 737 205 telefonora deitu edo oamendikirolkluba@gmail.com helbidera mezu bat idatzi behar da.













