Lazkaoko eta Ordiziako igerilekuak, larunbat goizean itxita
LH3ko eta LH4ko Goierriko ikasleek ur-jolasak egingo dituzte bi herriotako igerilekuetan.
Lazkaoko Joxemiel Barandiaran kiroldegiko igerilekua.Hitza Lazkaoko Joxemiel Barandiaran kiroldegiko eta Ordiziako Majori kiroldegiko igerileku estaliak itxita egongo dira larunbat goizean. LH3ko eta LH4ko ikasleek ur-jolasak egingo dituzte Eskola Kirola programaren barruan. Bi kiroldegietan ohiko ordutegian egingo dituzte igeriketa ikastaroak, eta kiroldegiko gainontzeko zerbitzuak ohiko ordutegian eskainiko dituzte.
Lazkaon, hala ere, 9:00etatik 10:00etara zabaldu egingo dute, eta ondoren goiz osoan itxita egongo da. Ordiziaren kasuan 9:00etatik 13:30era itxiko dute igerilekua.













