Lazkaoko Musika Bandak kontzertua du gaur Arerian
Film ezagunetako soinu banden abestiak joko dituzte emanaldian, guztira hamahiru.
Lazkaoko Musika Bandak kontzertua egingo du gaur iluntzean Areria aretoan, 20:00etan. Film ezagunetako soinu banden abestiak joko dituzte emanaldian, guztira hamahiru. Kontzertuak ordubete inguru iraungo du, eta sarrera doakoa da. Musika bandak jendaurreko saio gutxi egiten ditu urtean zehar, eta gaurkoa da taldearen musikarekin gozatzeko aukera bakanetako bat.













