Ordu gutxiren buruan agortu dira erosketa bonuak Idiazabalen
Atzo arratsaldeko 16:30ean ireki zuten Idiazabalen herriko merkataritza sustatzeko kanpainaren barruan, bonuak erosteko epea. Herritarren erantzuna erabatekoa izan zen eta udaleko iturriek jakitera eman dutenez, 3 ordu eskasen bueltan bonu guztiak agortu ziren.
Guztira, 500 bonu jarri zituzten salgai eta 20 euro ordainduta, 40 euroko balioa duten bonuak eskuratu ahal izan zituzten zortedunek. Behin bonuak salduta, gaur emango diote hasiera kanpainari eta 2026ko urtarrilaren 4ra arte iraungo du.













