Zaldizurretako biribilgunea itxiko dute asfaltatze lanengatik
Ostiralean goizean burutuko dituzte lanak eta trafikoan eragina izango du.
Zaldizurretako biribilgunea. Beasaingo Udalak jakinarazi duenez, bihar, ostirala, Zaldizurretako biribilgunean asfaltatze lanak egingo dira goizeko 09:00etatik 11:00etara.
Hain zuzen ere, biribilgunean izango diren bi gune berri asfaltatuko dituzte: Autobus geltokiaren kokaleku berria, lehen Iturralde kalean zegoena; eta ibilgailuek denbora laburreko geldialdiak egiteko Kaixo eta agur izeneko gunea.
Biribilgunea itxita egongo da lanak egin bitartean, beraz, Iturralde kaletik datorren trafikoa Bernedoene aldera bideratuko da, N-1 errepidera sartzeko. Beste sarbide guztiak ere itxita egongo direnez, udalak ibilbide eta irteera alternatiboak erabiltzea gomendatu du.













