Legorretara etorri berrientzako ongietorri saioa egingo dute bihar udaletxean
Aurten erroldatutako 48 herritarrek jaso dute bertaratzeko gonbidapena.
Irailetik martxan da Legorretako Udalak osatutako harrera protokoloa. Batetik, herrian erroldatutako herritar berriek, «Legorretan bizitzeko informazio baliagarria duen gida jasoko dute». Gida honen lau bertsio prestatu dituzte: euskara, euskara-gaztelera, euskara-arabiera eta euskara-urdu. Bestetik, erroldatu berrientzako ongietorri saioak ere antolatuko ditu udalak. Lehenengoa, bihar izango da, 11:00etan, udaletxean. Aurten erroldatutako 48 herritarrek jaso dute bertaratzeko gonbidapena.













