Aitona-bilobak Zaldibiako mus txapelketaren finalean
Inaxio eta Intza Olanok jantzi dituzte txapelak, eta Iosu eta Xune Garmendia sailkatu dira bigarren.
Intza eta Inaxio Olano txapelekin, alboetan Iosu eta Xune Garmendia dituztela. Hitza Irudi bitxia utzi du Zaldibiako 47. Mus Txapelketa azkarrak, aitona-biloba banaren artekoa izan baita finala. Txapeldunak Inaxio eta Intza Olano izan dira, finala Iosu eta Xune Garmendiari irabazi ondoren.
Kopuruz ez da txapelketa jendetsua izan aurtengoa –22 bikote, gehienak zaldibiarrak–, baina giro jatorra nagusitu da. Lehen zortzi bikoteek jaso dituzte saria.
Iaztik herriko bi elkarteen artean antolatzen dute mus txapelketa. Iaz Zubi-Buru elkartean jokatu zen finala, aurten Gaztelu elkartean.













