Aizpea Gaztak bigarren saria lortu du Eibarren
San Andres azokaren barruko lehiaketan izan da.
Aizpeako Mikel Etxezarreta eta Legutioko Iruri Gaztako Maider Martinez. Idiazabal Gazta Eibarko 45. San Andres Azoka ospatu zuten atzo, eta horren barruan Gazta lehiaketa ere izan zen. Bigarren saria lortu zuen Mikel Etxezarretaren eta Eli Arrillagaren Olaberriko Aizpea Gaztak. Etxezarretan jaso zuen saria. Txapelketa Legutioko (Araba) Iruri gaztak irabazi zuen.













