Gaurtik aurrera rokodromoa ezin da erabili Idiazabalen
Kirol instalazioaren egoera dela eta, ekipamenduaren erabilera bertan behera utzi du udalak.
Gaurtik aurrera (abenduak 1), rokodromoa itxita egongo da Idiazabalen eta ezingo da erabili. Idiazbalgo Udalak jakitera eman duenez, “kirol instalazioaren egungo egoerak ez du behar bezalako segurtasunez erabiltzeko bermerik eskaintzen eta horren aurrean, balizko arrisku-egoerak saihesteko, ekipamenduaren erabilera bertan behera uztea” erabaki du. Dolmen Holds enpresak egindako ikuskapenaren txostenean oinarritu da udala erabaki hau hartzeko.













