Gorka Gomez legazpiarrak irabazi du Lourdes Losadaren omenezko argazki rallya
Gorka Gomez legazpiarra saria jaso berritan.Beasaingo Udala Argizpi argazkizaleen elkarteak azaroaren 8an egin zuen Lourdes Losada Memoriala argazki rallyaren emaitzak ezagutzera eman dituzte. Lehiaketak herriko eta inguruko argazkizaleak bildu zituen beste behin, eta epaimahaiak sarituak aukeratu ditu. Sail nagusian Gorka Gomez legazpiarra izan da irabazlea, denboraldi bikaina egiten ari dena. Bigarren tokian Ruben Caceres izan zen, eta hirugarrena, Josu Altzelai. Gai berezi ‘odolkia’ atalean, Marian Segovia izan zen irabazlea, eta herritarren atalean, berriz, Jokin Suarez.
Antolatzaileek nabarmendu dute parte hartzaile kopurua “oso pozgarria” izan zela, eta Lourdes Losadaren izena daraman memorialak “urteko hitzordu garrantzitsuenetako bat” izaten jarraitzen duela Beasaingo argazkigintzan.













