Maila handiko edizioan, hiru musikari izan dira Igartza Bekaren onuradunak
Master mailako beka Zaragozako Noel Alejandro Redolar Cortesek jaso du. Gradu mailako bekan, berriz, berdinketa izan zen: Mariia Slashcheva biolontxelo jotzailearentzat eta Joseba Korta pianistarentzat izan da saria.
Igartzako jauregian ospatu zen larunbatean Igartza Musika Bekaren X. edizioa. Musikeneko ikasle gazteen interpretazio maila “bikaina” izan zela nabarmendu du antolakuntzak eta dagoeneko badira 2025eko irabazleak. Epaimahaiak bi mailatan eman zituen sariak: Graduan eta Masterrean.
Master mailako beka Zaragozako musikari gazte batek eskuratu zuen: Noel Alejandro Redolar Cortesek, jazz interpretazioan egindako lanagatik. Publikoak eta epaimahaiak oso gustura hartu zuten bere proposamena,
Gradu mailako bekan, berriz, ex aequo erabakia hartu du epaimahaiak, bi interpretazio nabarmenen artean ezin izan zutelako bakarra hautatu. Mariia Slashcheva biolontxelo-jotzaileak bere teknikarekin eta eszenaratzearekin bereganatu zituen botoak. Eta Joseba Korta pianista hernaniarrak –aita beasaindarra duena– ere maila aparta erakutsi zuen, eta sariaren erdia berarentzat izan zen.
Edizio honetako emaitzek berresten dute Igartza Musika Bekak musikari gazteentzat duen garrantzia. Sari ekonomikoaz gain, irabazleek hurrengo urtean Beasainen kontzertu berezi bat eskaintzeko konpromisoa hartzen dute, eta horrek beka herrira itzultzen du, kultur eskaintza aberastuz.













