Movember kanpainari amaiera eman diote Zegaman
Biboteen taldeko argazkia atera dute asteburuan.
Zegamarrak asteburuan, Movember kanpainako azken ekitaldian.Juan Mari Apaolaza Zegamarrek aurten ere bat egin dute Movember mugimenduarekin. Movember ingeleseko moustache —bibotea— eta November —azaroa hitzen joskeratik dator. Azaroa gizonezkoen osasunaren gainean kontzientzia sustatzeko hilabetea da eta badira jada urte batzuk Goierrin Movember mugimendua sortu zela.
Gizonezkoei bereziki eragiten dieten gaixotasunei —prostatako edo testikuluetako minbizia— eta buru osasunari ikusgarritasuna eman eta kontzientzia sortzeko helburua du mugimenduak. Bibotea da mugimendu honen berezigarri nagusiena eta azaro osoan zehar zegamar asko izan dira bibotea utzi duten gizonezkoak tartean, Iker Zubeldia alkatea ere.
Asteburu honetan, azaroaren amaierarekin batera, Movember mugimenduari amaiera eman diote Zegama ere, biboteen taldeko argazki batekin.













