Maria Sanchezek eta Brian Suarezek Bordatxo taberna berriro irekiko dute astelehenean
Maria Sanchezek eta Brian Suarez senar-emazte kolonbiarrek Eitzagako Bordatxo taberna irekiko dute datorren astelehenean (abenduak 8). Inaugurazio ekitaldia 18:00etan izango da. Bikote honek ia lau urte daramatza gure artean eta ostalaritzan eskarmentua du. Bordatxo 08:00etan irekiko dute eta gosariak eta eguneko menua eskainiko dituzte.
Bordatxo taberna Maria Jesus Zabalok ireki zuen 1975ean. Ondoren, Hurtadotarrek, Joseba Biainek eta Isabel Camposek izan dute. Lokala Jose Berasategi errementariarena zen eta Vitoriano Telleriak erosi zion. Egun, bere oinordekoena da.













