Ainhoa Sanz eta Adirane Peñagarikano, lehenengo eta bigarren Gipuzkoako Kros Txapelketan
Igandean Gipuzkoako Kros Txapelketa jokatu zen Ordizian. Herritarrek lan bikaina egin zuten. Emakumezkoen artean Ainhoa Sanz urretxuarra nagusitu zen eta bigarren postuan Adirane Peñagarikano urretxuarra sailkatu zen. Gizonezkoei dagokienez, Imanol Inza zumarragarra hirugarren postuan sailkatu zen.














