Goierri kirol elkartekoen lan bikaina Urretxun jokatutako Euskal Herriko Powerlifting Txapelketan
Larunbatean Euskal Herrik Powerlifting Txapelketa jokatu zen Urretxuko Ederrena pilotalekuan, Goierri kirol elkartearen powerlifting sailak antolatuta. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa, Kantabria eta Errioxako kirolariek parte hartu zuten. Goierri kirol elkartekoek lan bikiana egin zuten. Emakumezkoetan, 57 kilo artekoetan, lehen lauak Goierrikoak izan ziren: Leire Ormaetxea, Paula Cano, Carol Abad eta Janire Rodriguez. Sailkapen nagusian ere Leire Ormaetxea nagusitu zen. Gizonezkoei dagokienez, maila guztietan Goierri kirol elkartekoak nagusitu ziren: 74 kilo artekoen mailan Ruben del Solar, 83 kilo artekoen mailan Mikel Narvalaz, 93 kilo artekoen mailan Pablo Garrastazu, 105 kilo artekoen mailan Markel Perez eta 120 kilo artekoen mailan Aldemar Illera. Sailkapen nagusian Mikel Narvalez nagusitu zen.













