42. Mus Moskorrak txapelketa jokatuko da larunbatean Lazkaon
Alkartetxe elkartean jokatuko da. Izen-ematea 15:30ean zabalduko dute, 50 euro bikoteko.
Murgiako (Araba) bikote batek irabazi zuen iazko txapelketa.Hitza Datorren larunbatean, Santa Lutzi egunez, jokatuko da Lazkaoko 42. Mus Moskorrak txapelketa. Izen-ematea 15:30ean zabalduko dute Alkartetxe elkartean, 50 euro bikoteko. Lehen zortzi sailkatuek jasoko dituzte sariak, baita herriko lehen bikoteak eta lehen emakumezko edo bikote mistoak. Irabazleek 2.000 euro eta txapelak izango dituzte saritzat.














