Merkatu Txikia egingo dute Alkartasuna Lizeoko ikasleek
Jostailuak eta bidezko merkataritzako produktuak izango dituzte salgai. Salmentekin lortutako dirua Herriak Elkarlanean erakundeari bideratuko diote.
Alkartasuna Lizeokoen Merkatu Txikia, iaz.Izaro Villarreal Beasaingo Alkartasuna Lizeoko LH5 eta LH6ko ikasleek Merkatu Txikia antolatu dute. Bi eguneko iraupena izango du; ostiralean 17:00etatik 20:00etara irekiko dute, eta larunbatean 11:00etatik 14:00etara. Plazazpian ipiniko dituzte postuak.
Lizeoko familiek emandako jostailuak eta bestelako artikuluak izango dira bertan salgai, baita Bidezko Merkataritzako produktu desberdinak ere. Hauen salmentarekin lortutako dirua, Herriak Elkarlanean erakundearen proiektuetara bideratuko da. Herritar guztiak gonbidatuta daude.













