Jose Ramon Soroiz, gizonezko aktorerik onena Forque sarietan
‘Maspalomas’ filmean egindako lanagatik eskuratu du saria. Donostiako Zinemaldian zilarrezko Maskorra eskuratu zuen legorretarrak.
Jose Ramon Soroiz, gizonezkoen aktorerik onenaren saria jasotzen/ A. Pérez Meca Atzo gauean Madrilen banatu zituzten zinema arloko Forque Sarietan gizonezko aktorerik onenaren saria eskuratu zuen Jose Ramon Soroiz legorretarrak, ‘Maspalomas’ filmean egindako lanagatik. Bere hitzetan, sariak “berandu xamar” iristen ari zaizkion arren, “oso pozik” dago lortzen ari den aitortzarekin.
Donostiako Zinemaldian zilarrezko Maskorra eskuratu zuen legorretarrak.













