Atxurtxako bidearen lur jabeekin bigarren bilera deitu du gaurko Ezkioko Udalak
Ezkioko gaztelekua udaletxeko lehenego solairuan kokatuta dago. Josune Zarandona Ezkioko Udalak Atxurtzako bidearen lur jabeekin bigarren bilera bat deitu du astelehen honetarako, abenduak 15; 19:30ean Ezkioko udaletxean.
Pasa den maiatzean bildu ziren lehendabizikoz udaleko ordezkariak lur jabeekin. Udalak Santamañatik Atxurtzara doan bidearen egoera dela eta “kezka” agertu zuen orduan. Gaiari heldu eta «pista konpontzeko irtenbide bateratu bat» lortzeko helburuarekin egin zuten lehenengo bilera hura. Bide batez, konponketa lanei begira, Gipuzkoako Foru Aldundiak lur jabe pribatuentzako diru laguntza baten berri ere eman zuen udalak. Hain zuzen, gaurko bilkura diru laguntza hauen inguruan emandako aurrerapausoen berri emateko baliatuko dute, “azken erabakiak hartzeko” bilera ere izango dela aurreratu dute.













