Aukera zabala Zegamako bigarren eskuko azokan
Zegamako bigarren eskuko azoka, atzo. Zegamako Udala Aurten lehenengo aldiz antolatu dute Zegaman bigarren eskuko azoka. Atzo egin zen, goizean zehar, eskolako patioan. Etxean erabiltzen ez diren objektuei bigarren bizitza bat ematea izan du helburu Zegamako azokak eta aukera zabala egon zen salgaien artean. Arropa, jostailuak, bitxiak eta bestelakoak tartean.


























