Iera Alustizak irabazi du 2026ko egutegirako 18. argazki lehiaketa
Bigarren saria Erkuden Elortzarentzat izan da.
Iera Alustiza saria jasotzen, ostiralean Botikaxaharren. Segurako Udala Banatu dituzte Egutegiko 18. argazki lehiaketako sariak Seguran. Iera Alustizaren Alpargatak izan da aurtengo argazki irabazlea, eta bigarren geratu da Erkuden Elorzaren Tradizioa ikur izenekoa. Segura, kultur herria izan da aurtengo gaia. Guztira, 21 herritarren 53 argazki aurkeztu dira lehiaketara. Ohi bezala, epaimahaiak aukeratutako 12 argazki onenek 2026ko pareta eta poltsikoko egutegiko hilabete bakoitza ilustratuko dute. Argazki irabazleak irekiko du egutegia urtarrilean eta bigarren argazki onena martxoan egokitu da.
Sari banaketa ekitaldia ostiralean egin zuten Botikaxaharren, 19. Euskal liburu, disko eta jostailu azoka ireki eta segituan. Jon Bersategi, Anaitze jauregi, Celes Goitia eta Arantzazu Bastarrikak osatu zuen aurtengo epaimahaia. Irabazleek diru sariaz gain —200 euro irabazleak eta 100 euro bigarrenak— Goierriko Hitzaren urte beteko harpidetza digitala jaso zuten saritzat.
Gaurtik, salgai
Irabazleez gain, Garazi Caminos, Marian Fidalgo, Jon Irizar, Iñaki Setien, Izaro Intxausti, Ekuska Gerriko, Ainhoa Intxausti eta Alazne Sanchezen argazkiez ere hornituko da datorren urteko egutegia. Gaurtik salgai daude Ondarre zerbitzu dendan, Izaskun ile-apaindegian, Beheko okidengian, Loratuz eta Oreka fisioterapia zentroetan, Laura fruta dendan, Atseden tabernan, Maite Lasa botikan, Izkiña tabernan, Imaz jatetxean eta Elorripe herrikoan.















