Ion Izagirrek txirrindularitza profesionala utziko du datorren denboraldia amaitzean
Frantziako Cofidis taldean egingo du bere ibilbideko azken denboraldia. 36 urte ditu ormaiztegiarrak, eta hiru itzuli handietan etapak irabazitakoa da. Euskal Herriko Itzulia irabazi duen azken euskal txirrindularia ere bada.
Ion Izagirre Ormaiztegiko 53. Ziklo Krosean, pasa den azaroaren 9an. Laida Goiburu Ion Izagirre txirrindulari ormaiztegiarrak datorren denboraldia amaitzean txirrindularitza profesionala utziko duela iragarri du.
Aurten hamabosgarren denboraldia amaitu du txirrindularitzaren maila gorenean, eta hamaseigarrena amaitu ostean, txirrindularitza profesionala utziko du. Frantziako Cofidis taldean egin ditu azken lau denboraldiak, eta azkenengoa ere bertan egingo du.
Irakurri BERRIA egunkarian albistea osorik.













