Mendiko federatu txartela berritzeko aukera aste honetan, Idiazabalen
Idiazabal Kirol elkarteko mendi sailetik gogorarazi dute, urtero bezala, mendiko federatu txartela berritu edo lehen aldiz egiteko garaia iritsi dela. Txartel honen bitartez, “mendian ibiltzeko aseguru berezia egiten da eta Mendizale Federazioak eskaintzen dituen zenbait zerbitzu erabiltzeko aukera ere eskaintzen du: ikastaroak, mendi aterpeetan tarifa merkeagoak…” zehaztu dute.
Kirol Elkartearen mendi saileko kideak txartel hori tramitatzeko eta behar diren argibide guztiak emateko hitzordua jarri diete interesatuei, abenduaren 18an eta 19an, 19:00etatik 20:00etara udaletxean.













