Mendiko lizentziak berritzeko aukera martxan, Ezkion
Ezkion Martxan kirol klubak jakitera eman duenez, 2026ko mendi lizentziak ateratzeko aukera zabalik dago Ezkion. Urtarrilaren 1erako lizentzia behar dutenek “abenduaren 19rako aurkeztu beharko dute beharrezko dokumentazioa”, gogorarazi dute. Interesatuek ezkionmartxan@gmail.com helbidean jarri daitezke harremanetan kirol klubeko ordezkariekin.














