Milatik gora bisitari Aizpeako meatze gunean, Olentzero eta Mari Domingirekin
Arrakastatsua izan da aurten ere ekimena. Larunbatean eta igandean egin dituzte bisitak. Ondoren, pilotalekuan mokadutxo bat egin eta haurrek eskulan bat egiteko aukera izan dute.
Olentzero eta Mari Domingi asteburuan, Aizpeako meatze gunean. Sonia Urreizti Beste urte batez Olentzero eta Mari Domingiren bisita izan dute asteburuan Zeraingo Aizpea meatzea gunean. Bi egunetan, Olentzero eta Mari Domingiri eskutitza emateko aukera izan dute bertaratutakoek.
Arrakasta handia izan ohi du ekimenak, sarrera gehienak segituan agortu ziren eta bi egunean ia 1200 pertsonek egin dute Zerainera bisita. Turismo bulegoak urte guztian zehar egin ohi dituen kanpainetatik garrantzitsuena izan ohi da hau.
Aizpeako meatzean Olentzero eta Mari Domingiri bisita egin eta gero pilotalekuan mokadutxo bat egin eta haurrek eskulan bat egiteko aukera izan zuten.
ARGAZKIAK: Aloña Aranburu
Argazkiak: Patxi Saez de Egilaz eta Sonia Urreizti
























