Bertso eskolako haurrak, Luzio Gabiriaren omenezko saioko bertsolariekin
Luzio Gabiriaren omenezko bertso saioa egin zuten atzo Zelai Arizti aretoan. Beste urtebetez, Zumarraga-Urretxuko bertso eskolak, Zumarragako Udalaren laguntzarekin, primerako saioa antolatu du. Aitor Mendiluze, Aitor Bizkarra, Nerea Elustondo eta Mikel Iturriotzek abestu zuten. Amaieran, bertso eskolako haurrek bertsolariekin argazkia atera zuten.













