Goierrik eta Andraitzek saskibaloi kanpusa egingo dute Gabonetan
Goierri eta Andraitz saskibaloi taldeek Gabonetako kanpusaren laugarren edizioa antolatu dute. Kanpusa 2010-2017 urte bitartean jaiotako haurrei zuzendua dago. Ikasteaz gain, ondo pasatzea da helburua. Saioak abenduaren 22, 23, 26 eta 29an izango dira Aldiri kiroldegian, 09:30etik 13:00etara.
Izena goierrike.eus webgunean edo hemen eman behar da. Bi klubetako kideek 40 euro ordaindu behar dute eta klubetako kide ez direnek 60 euro. Dirua Kutxabanken ES58 2095 5074 50 9119169011 kontuan sartu behar da, Gabonetako Kanpusa kontzeptua eta jokalariaren izen-abizenak jarrita. Izena emateko azken eguna abenduaren 19a izango da.













