Gabonetako aisialdi eskaintzarako izen ematea, bihar Segurako gaztelekuan
Urtero bezala, Segurako Aisialdi Taldeak Gabonetako saioak antolatu ditu LH 1 eta LH 5 mailetako haurrei zuzenduta. Saioak urtarrilaren 3an eta 4an izango dira, goizeko 10:00etatik 13:00etara. Parte-hartzeak 5 euroko kostua izango du haur bakoitzeko.
Izena emateko aukera ostiral honetan, abenduaren 19an, egongo da 17:00etatik 18:00etara, gaztelekuan.













