Eguberrietako haur parkeak Goierriko zazpi herritan
Beasainen, Idiazabalen, Lazkaon, Legazpin, Ordizian, Ormaiztegin eta Urretxun jarriko dituzte.
Haurren gozamenerako, haur parke bereziak izango dira Eguberri egun hauetan Goierriko zazpi herritan.
Beasainen, Antzizar kiroldegiko pilotalekuan, abenduaren29an eta 30ean izango dira, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era.
Urretxun, hiru egunetarako jarriko dute Eguberrietako haur parkea Ederrena pilotalekuan: abenduaren 29an eta 30ean, goiz eta arratsaldez (10:30-13:30/16:30-19:30), eta abenduaren 31n, goizez bakarrik, (10:30-13:30).
Lazkaoren kasuan, abenduaren 29an eta 30ean 11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 19:00era egongo da irekita eta 31n goizez bakarrik, 11:00etatik 13:30era. Joxemiel Barandiaran kiroldegian kokatuko dute.
Legazpin, abenduaren 29an (16:00-19:30), abenduaren 30ean (10:30-13:00 / 16:00-19:30) eta abenduaren 31n (10:30-13:00) jarriko dute Eguberrietako haur parkea Urbeltz pilotalekuan.
Ormaiztegin, Zubipe kiroldegian, abenduaren 29an (11:00-13:30 / 15:30-19:00) Eguberrietako haur parkea jarriko dute Ormaiztegiko Zubipe Kiroldegian.
Idiazabalen, hurrengo egunean, abenduaren 30ean, 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara egongo da haur parkea irekita, Igarondo pilotalekuan.
Ordizian, azkenik, urte berriarekin batera izango dira haur parkeak Majori kiroldegian. Urtarrilaren 3an eta 4an (11:00-14:00/16:00-19:00), eta 5ean (11:00-14:00). Sarrerak bi euro balioko du; 2022an edo ondoren jaiotako haurrek doan.













