Gonzalez de Oliveira, Ordiziako atrakzio nagusia
Palma Mallorcako igerilaria faboritoa da Gabonetako nazioarteko igeriketa txapelketan.
Hugo de Oliveira igerilaria. Hitza Abenduaren 29an jokatuko da Majori kiroldegian (10:00), Gabonetako 43. igeriketako nazioarteko txapelketa. Hugo Gonzalez de Oliveira Palma Mallorcako igerilaria da aurtengo faboritoa antolatzaileek aurreratu dutenez. Urre eta zilar bana irabaziak ditu munduko txapelketetan, eta egungo Europako txapeldun titulua eskuratu du berriki Lublinen (Polonia) egindako txapelketan, 200 estilotan.
Zilarra lortzeko lehia askoz ere irekiagoa izango da. Thomas Verhoeven (Herbehereak), Valentyn Nester (Ukraina), Nacho Campos (Espainia), Guido Buscaglia (Argentina) edo Hector Rad (Mexiko) nabarmendu ditu antolakuntzak.
Emakumezkoetan proba irekiagoa izango da. Nika Godun (Errusia) nabarmendu du antolakuntzak, baina aintzat hartu beharrekoak izango dira baita Nayara Pineda eta Sara Costa espainiarrak, Mariana Pacheco (Portugal) eta, etxetik hurbilago, Nahia Garrido urretxuarra ere.
Euskal Herriko selekzioaren parte hartzeari dagokionez, urretxuarraz gainera, Maider Redin eta Delia Rodriguez emakumezkoetan; eta Oscar Pascual eta Asier Iguiñizek podiumera igotzeko aukera nahikoa izan dezaketela aurreikusi dute. Kirol egokituari dagokionez, Ordizia erreferentea izan da 90ko hamarkadatik. Garaipena lortzeko faborito nagusia Nahia Zudaire izango da. Guztira 250 igerilarik hartuko dute parte.













