Norbera eta herria industen
'Nor naizen baneki' antzezlana ikusteko aukera izango da Beasaingo Usurbe antzokian abenduaren 26an.
Harkaitz Cano idazleak eta Ximun Fuchs zuzendariak elkarlanean idatzi, eta zazpi aktorek antzeztutako Nor naizen baneki obra Beasaingo Usurbe antzokian taularatuko dute Artedrama eta Axut konpainiek abenduaren 26an (20:30). Sarrera 12 euro da.













