Aralarko Ibilaldi Magikoa ez egitea erabaki dute
Eguraldi iragarpena dela eta hartu dute erabakia Jentilbaratza elkarteko kideek.
Aralarko ibilaldi magikoa, 2022ko abenduan. Jentilbaratza elkartea Jentilbaratza elkarteko kideek bihar, abenduak 21, Allekuko basoan egitekoa zen Aralarko Ibilaldi Magikoa bertan behera uztea erabaki dute.
“Kontutan izanda mendian ibili behar direla familiak haurrekin bi ordu inguruz, ez dira baldintza onak betetzen ez parte-hartzaileentzat ezta antzezleentzat ere, beraz, pena handiz aurtengo Aralarko ibilaldi magikoa bertan-behera gelditzen dela jakinarazi nahi dizuegu”, adierazi dute ohar bidez.













