Gabon giroa nagusitu da Goierriko azoketan
'Alaken' eta 'Made in Urola' azokak egin dituzte Idiazabalen eta Zumarragan. Jende ugari hurbildu da bi azoketara.
Idiazabalgo azokako postu bat. Gabonen atarian, azokek aukera paregabea eskaintzen dute opariak erosteko, eta gaurko eguraldi makurrarekin are gehiago. Gaur, Idiazabalen eta Zumarragan, bi azoka egin dituzte. Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan Alaken azoka antolatu dute, eta Zumarragako Euskadi plazan, berriz, Made in Urola XIV. Arte eta Artisautza azoka. Azken hau, urtarrilaren 4an berriro egingo dute. Jende ugari hurbildu da bi azoketara, erosketak egiteko eta bertako produktuez gozatzeko asmoz.













