Ibai Garcesek eta Beñat Zafrak irabazi dute La Salle-Legazpiko jaiotza lehiaketa
Jaiotza eta krisma lehiaketara aurkeztutako lanak Zelai Arizti kultur etxean ikusgai egongo dira, ostegunetik aurrera
Urteroko moduan, La Salle-Legazpi ikastetxeko ikasleek jaiotza eta krisma lehiaketa egin dute. Jaiotza lehiaketako sari nagusia Ibai Garcesek eta Beñat Zafrak irabazi dute. DBHko saria Alaine Romero, Maria Omañas eta Paula Larrañagak irabazi dute dute. LHko saridunak, berriz, Hugo da Fonseca eta Ander Etxeberria dira. Jaiotza eta krisma lehiaketara aurkeztutako lanak Zelai Arizti kultur etxean ikusgai egongo dira, urtarrilaren 3ra arte.














